Antton Irusta
IPUIN ANTZEKO ALEGIA BALIOSAK
Ipuinak
Irakasle eta kontalari, edo bestela esanda, balio horien transmisioaren katebegi, idazleak berrogeita hamar bat kontakizun dakarzkigu idazlan honetan, antzinako alegien modura eta sufien mistizismotik sortutako ipuinen antzera, gaur egun horiek ari baitira mendebaldeko espiritualtasuna zeharo melatzen. Hortaz, istorio labur atseginak dira, aholkuz beteak eta askotan umorez gatzozpinduak, egunero egiten ditugun ekintzez eta horien aurrean ditugun erreakzioez hausnartzera eramaten gaituztenak (izadia, dirua, adiskidetasuna, familia…).
- ISBN: 978-84-940771-5-9
- Formatua: Azal biguna
- Neurriak: 147×220
- Orrialde kopurua: 148
- Argitalpen-data: 2024ko otsaila
Egilea
Antton Irusta
(Usansolo, 1963)
Irakasle-ikasketak eta Euskal Filologian lizentziaduna. Gaztetatik datorkio ipuinak idazteko eta kontatzeko zaletasuna. Gaur egun, Bilboko Urretxindorra ikastolan dihardu lanean. Euskara eta literatura unibertsala ikasgaiak irakasten ditu. Ipuin kontalaria dugu. Ipuinetan mundua ikusteko modu bat dago, herri baten kultura eta hizkuntzari lotuta, eta gaur egun herri-tradizioko corpus hori eskola umeengana eroaten dauka ardurarik handiena Anttonek. Bere literatur lanen artean hauek dira nabarmentzekoak:
Han hemengo ipuinak, Itsasoaz bestaldeko ipuinak, Txistu eta Danbolin, Munduari itzulia hamazortzi ipuinetan, Katxin, Aseye, Athletic geuria, Athletic, gogoaren indarra, Euskal herriko leiendak, Aurkitu Euskal Herriko tradizioetan, Mundua bete ipuin, Koloretako ipuinak…
Otros libros del autor
Hablar de árboles
Poesía.
Hábeas corpus
Poesía.
Donec bibendum tortor non vestibulum dapibus. Cras id tempor risus. Curabitur eu dui pellentesque
– Divi Digest
Donec bibendum tortor non vestibulum dapibus. Cras id tempor risus. Curabitur eu dui pellentesque, pharetra purus viverra tristique nisitristique nisi.
– Extra Times
Donec bibendum tortor non vestibulum dapibus. Cras id tempor risus. Curabitur eu dui pellentesque, pharetra purus viverra.
– Extra Times
Schedule an Event
events@divisophia.com
Contact Agent
publishing@divisophia.com
Contact Author
author@divisophia.com


